Gaur egun, Francisco Tonuccik sortu eta gidaturiko “Haurren hiria” nazioarteko proiektua haurren parte hartzeari buruzko mundu osoko erreferenteetako bat da, eta haurrak parametro gisa jarriz gizartea eraldatzea planteatuko duten prozesu komunitarioak erreibindikatzen eta ahalbidetzen ditu.

Egitasmo hauen atzean hainbat profesional daude (hezitzaileak, gizarte langileak, irakasleak, osasun langileak, partaidetzako teknikariak, arkitektoak…), gune eta egituren eraldaketa horretan laguntzeko, harreman modu berriei bide emateko (konfiantza, interdependentzia, elkarrenganako babesa, erantzukidetasuna…), eta berezko esanahia duen lotura komunitarioa ezartzeko.

UPV/EHUk zuzenduko du graduondoko hau, CNR-Romako Francesco Tonucciren taldearekin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin eta haurren hirien euskal sarea dinamizatzen diharduen Solasgune erakundearekin lankidetzan, agente horiei guztiei unibertsitateko prestakuntza emateko xedez.

Graduondoko honekin, hain zuzen ere, unibertsitateko prestakuntza eman nahi zaie agente horiei guztiei, eta horretarako adituak graduondoko moduluetako bakoitzean biltzen dituen programa akademiko bat diseinatu da.

 

OINARRIZKO INFORMAZIOA:

– Graduondoko hau (EHUko berezko titulua) 33 ECTS kreditukoa da.
– Modalitate erdipresentziala izango du.

– Datak: Azaora eta Ekaina bitartea (1 edo 2 asteburu modu presentzialean)

– Ordutegia: barikuetan arratsaldez eta zapatuan egun osoa.

– Graduondokoak ere, amaierako lana eta eta praktikak edukiko ditu.
– Gaztelaniaz emango da eta euskararen presentzia sustatuko da.

– 1.650 euroko kostua du.

.Aurrematrikula hemen.

Informazio gehiago hemen.

Advertisements